Fisiomoving | Zerbitzuak
15859
page-template,page-template-full_width,page-template-full_width-php,page,page-id-15859,ajax_fade,page_not_loaded,,qode_grid_1300,qode-child-theme-ver-1.0.0,qode-theme-ver-17.0,qode-theme-bridge,disabled_footer_top,qode_header_in_grid,wpb-js-composer js-comp-ver-5.5.5,vc_responsive

Ezagutu itzazu gure zerbitzuak

Fisioterapia eta Osteopatia

Azken urte hauetan, fisioterapia eta osteopatia oso modan jarri diren terapiak dira lesio eta min ezberdinen tratamenduetan. Baina, egia da, ohitzen ari garela osasun arloko profesionalen eskuetan jarri, botikak ere kontuan hartuta, eta beraiek izaten gure mina kenduko dutenak, guk gure partetik ezer gehiago jarri gabe, min hori ez bueltatzeko edo minik gabe mantentzeko.

Posturologia

Gaur egun, persona asko dagoelako ondo egoten ikasi nahi duena, minik gabe alegia, eta baita lehen pasatako lesioren bat ekiditeko mugimenduaren beharra duten beste batzuk ere, pilates terapeutikoaren eta K-strech-aren zerbitzuak ere eskeintzen dira, gorputzaren simetría bilatzea helburutzat hartuta.

Pilates terapeutikoa

 

Pilates-a, gorputzeko giharrak lantzeko sortua den metodo bat da, non bere helburua faja abdomino-lunbarra indartzea den. Artikulazioen mobilidadea, giharren indarra eta gorputzaren flexibilidadea lantzen da, ariketa ezberdin askoren bidez.
Gorputz guztia lantzen bada ere, pilates-ak garrantzi handia ematen dio gorputzaren indar erdiguneari, hau da, abdominalari. Hori dela eta, ariketa guztiak gorputz osoa lantzera zuzenduta egongo dira, beti ere abdominaleren kontrakzio eta indarketa egoki baten bidez. Gainera, ariketa bakoitza aurrera eraman ahal izateko oso garrantzitsua den arnasketa ikasiko da, gero, gure eguneroko bizitzan garrantzi handia baitu ondo arnasten jakiteak.

K-stretch

 

K-Stretch® metodoa berriz, gure postura egokia bilatzeko eta gorputzen tensioen oreka bilatzeko lanketa bat da. Posizio ezberdinen bidez, gorputzeko giharrak luzatzen dira, lehen azpimarratu dugun bezala, aktiboki lan eginez. Oso erantzun onak ematen dituen terapia da, batez ere bizkarreko minarekin ibiltzen diren pertsonetan eta baita muskularki oso gogorrak diren pertsonetan ere.

Erditzeko aurreko emakumearen prestakuntza fisikoa

Pilates terapeutikoarekin, uraren bidezko terapiarekin eta terapia naturalarekin lan egiten dugu.

PILATES TERAPEUTIKOA

 

Haurdun dagoen emakumearen forma fisikoa hobetzeko edo mantentzeko ariketa multzoa da, gorputza indartu eta erditzerako prestatzeko helburuarekin. Erditze ondorenera ahalik eta forma fisikorik onenarekin iristea lortu behar dugunez, gorputzaren errekuperazio prozesua egokiena eta azkarrena izan dedin, emakumearen etapa honetarako zuzenki prestatuta dauden mota guztietako ariketak lantzen dira.

 

HELBURU ESPEZIFIKOAK:

  • Haurdun egoteak berarekin dakartzan minak lantzea eta gorputzaren egoera fisikoa hobetzea.
  • Hanken indarra lantzea, erditze egunerako prestatuta izateko.
  • Bihotza, birikak eta bien arteko elkarlanaren lanketa, ahalik eta etekin handienak izateko umearentzat eta amarentzat.
  • Faja abdominalaren eta zoru pelbikoaren lanketa, haurdunaldiak sortu ditzazken minak eta erditzeondoreneko lesioak ekiditeko.
  • Emakume bakoitzak, haurdunaldiak berarekin dakartzan min naturalak nola hobetu ikastea, teknika arrunt eta errazen bidez, norbere etxean nola landu jakiteko.
  • Laguntza terapeutiko eta profesionala eskeintzea, etapa berezi eta garrantzitsu honetan, momentu bakoitza gozatzea eta ahalik eta intensoena bizitzea helburutzat hartuz.

URAREN BIDEZKO TERAPIA

 

Ezaguna da igeriketa dela haurdun dagoen emakume bati gehien gomendatzen zaion kirola, izan ere onura ikaragarri baititu. Emakume bakoitzaren beharren araberako ariketa ezberdinak egiten dira, mugimendu eta joku ezberdinak gehituz.

 

HONAKOAK DIRA ERAGITEN DITUEN ONURAK:

  • Gorputzaren mugimendurako askatasuna askoz ere handiago da, flotatzeko gaitasunagatik eta grabitate indarraren eragina murrizten delako.
  • Lurrean egin ezin litezkeen mugimendu eta postura asko landu daitezke uretan.
  • Bizkarhezurra eta gorputzeko artikulazioak erlaxatu egiten dira eta gorputzaren pisu sensazioa txikiagotzen da.
  • Mugimendua errazteko bidea da, flexibilitatea hobetzen laguntzen du.
  • Ariketak ur barruan egiteak, bai amaren eta baita umearen min hartzeko arriskua txikiagotzen du.
  • Uraren erresistentzia hidrodinamikoak, giharren indarra lantzera eramaten gaitu, hori aprobetxatuz, haurdunaldirako eta erditze egunerako garrantzitsuak diren giharrak tonifikatzea lortzen da.
  • Zirkulazio arazoak ekiditen edo eta hobetzen laguntzen du, txorkatilen inflamazioa edo eta kalanbre muskularrak, gorputzaren oxigenazio hobea zihurtatzen baitu.
  • Aerobikoki lan egitea onartzen du, arnasketa lan sakona eta bihotz eta biriken erresistentzia lantzen da.
  • Psikologikoki oso ekintza positiboa da, gorputzak erantzun moduan, zoriontasunarekin zerikusia duten hormona ezberdinak sortzen baititu.

ESKUEN BIDEZKO LANKETA

 

Fisioterapia eta osteopatia saio espezializatuak haurdun dagoen emakumearentzat, tensioan aurkitzen diren estruktura ezberdinak tratatu eta erlaxatzeko helburuarekin.

Erditzeko ondorengo emakumearen errekuperazio fisikoa

Haurra izan eta gero, emakumearen gorputzaren errekuperazio lanketa oso garrantzitsua da, haurdunaldiak edo eta erditzeak berak sortu ditzazken arazoei aurre hartzeko. Gaur egun, ginasia abdominal hipopresiboa da erditze ondorenean daukagun terapiarik ezagunena. Ariketa hauek, muskulatura abdominalaren zatirik sakonenak lantzea dute helburu, emakumearen faja abdomino-lunbarra indartuz, berriro ere tonu egoki bat izatera iristeko eta barneko organoen erorketak, funtzionamendu txarrak eta gorputzeko postura txarrak ekiditeko.
Hau guztiaz gain, oso ariketa zehatzak dira zoru pelbikoa lantzeko, 9 hilabeteko haurdinaldiaren eta erditze baten ondoren, oso tonu gutxirekin izan ohi diren giharrak lantzeko.

Abdominal hipopresiboen helburu zehatzak:

  • Gerrialdearen tonifikazioa eta perímetro abdominalaren murrizketa
  • Bizkarreko arazoak ekiditea, gorputzaren postura hobetuz
  • Txixaren galerak, organoen jeitxierak eta herniak ekiditea
  • Funtzio sexualak hobetzea
  • Zoru pelbikoaren tonua handitu eta kontrakzio indarra igotzea
  • Kirol errendimentua hobetzea
  • Arnasketa eta odolaren parametroak hobetzea
  • Presio abdominalak modu egokian kudeatzea