Fisiomoving | Gu geu
15858
page-template,page-template-full_width,page-template-full_width-php,page,page-id-15858,ajax_fade,page_not_loaded,,qode_grid_1300,qode-child-theme-ver-1.0.0,qode-theme-ver-17.0,qode-theme-bridge,disabled_footer_top,qode_header_in_grid,wpb-js-composer js-comp-ver-5.5.5,vc_responsive

FISIOMOVING GARA

Fisiomoving hitzak, zentro honetako terapiak laburtu nahi ditu. Fisioterapiaren FISIO=terapia fisikoa eta MOVING=mugimendua eta ariketa.

 

Aditzera eman nahi dena, lan egiteko modu aktiboa da, hau da, persona batek pentsatu behar duena da guk asko lagundu diezaiokegula bere minaren inguruan, ez guk sendatuko dugula bera. Norbait minez dagoenean, lehenengo egin behar dena min hori ulertzea da. Mina, gure gorputzak zerbait ondo ez doala abixatzeko daukan modua da. Orduan, mina txarra al da? Nahiz eta gizakia ez dagoen minez bizitzeko sortuta, mina sentitzea, hasiera batean, ez da ezer txarra. Eta bestela, zer gertatuko litzateke minik sentituko ez bagenu? Zer gertatuko litzateke su garra batek hanka erretzen ari digula sentituko ez bagenu? Hankak erretzen jarraituko lukeela, desagertu arte. Gauza berdina pasatzen da gure gorputzarekin. Minaren inguruko ikuspegi ezberdin bat trasmititu nahi dugu, non min hori ulertzen saiatuko garen, ahalik eta teknika zehatzenekin tratatuko dugun eta gure gorputzari sendatzeko bidea erraztuko diogun, gero bera baita sendatzeko gaitasun handiena duena.

 

Gaur egun, oraindik ere, kaleko jendeak ez daki zein den fisioterapeuton lana. Fisioterapia hitzaren esanahia mugimendua edo eta terapia fisikoa da. Mugimenduen, postura ezberdinen eta estimuluen bidez egiten dugu lan, lehen esan bezala gorputzari bere sendabidea erakusteko helburuarekin.

 

Hau guztiarengatik, hain garrantzitsua da mina sortarazten digun arrazoia aurkitzea eta tratatzea, hori izanik fisioterapeuton lana, zein ematen diren gomendioak entzun eta habian jartzea gure eguneroko bizitzan, arrazoi hori guztiz konpontzeko eta berriro ez gertatzeko, azken hau persona beraren lana izanik.